Partidua ez zen ondo hasi Mendizabal-Aldai bikotearentzat, 1-7ko abantaila lortu zuten Arrate Bergarak eta Olatz Ruiz de Larramendik. Hurrengo tantoetan, berriz, dimoztarrak eta andoaindarrak pilota aldatu zuten eta jokatzen hasi ziren; Aldai aurrean asmatzen hasi zen eta Mendizabalek segurtasunez eutsi zion aurkarien bonbardaketari.
Partida berdindua izan zen, edonork irabaz zezakeen, baina norgehiagokaren azken txanpan erresistentziak eta atzelarien segurtasunak paper garrantzitsua jokatu zuten.
Amaia Aldaiek eta Nora Mendizabalek Emakumezkoen Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute larunbatean (azaroak 30) Agirre-Romero bikotearen aurka.