Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Ion Beloki eta Aritz Eskudero andoaindarrek

Aiurri 2019ko aza. 28a, 15:51

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen gomazko paletako azken finala jokatuko da larunbatean, eguerdiko 12:00etan. Partida Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeen artean. Andoaindarrek txapela preziatua lortzeko aukera izango dute eginiko denboraldi onaren ostean.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!