Asteburu gazi-gozoa Gazteleku Pilota Elkartearentzat

Aiurri 2019ko abe. 3a, 15:31
Argazkia: Gipuzkoa Pilota

Ion Beloki eta Aritz Eskudero garaileak izan ziren gomazko paletako finalean. Nora Mendizabal eta Amaia Aldai pilotariek, berriz, ezin izan zuten garaipena eskuratu II. Emakumezkoen Bizkaia Torneoan.

Nagusien paleta gomaz  3. mailako finalean Ion Beloki eta Aritz Eskudero andoaindarrak gailendu ziren Lizaso-Contreras zarauztarren aurka, 18-25. Mendizabalek eta Aldaik 22-12 galdu zuten Agirre-Romero bikotearen aurka. Esanak esan, Mendizabal denboraldi bikaina egiten ari da eta onenen artean egoteko gai dela erakusten ari da. Elkarteko palistak ere memento onean daudela ezin uka daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!