Soinuak musika eskolako ikasleek urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituzten Arrasateko Akordeoi Jaialdian

Aiurri 2019ko abe. 9a, 18:06

Abenduaren 20ean Soinuak musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Bastero Kulturgunean.

Pasa den larunbatean, (abenduak 7) Soinuak musika eskolako Mikel Etxegia, Garazi Ezama eta Koldo Gonzalez akordeoi ikasleak Arrasateko Akordeoi Jaialdian parte hartu zuten. Ganbara musika lehen mailan urrezko domina eskuratu zuten "The bare necessities" kanta interpretatzen. 

Mikel Etxegia Vaquerok "A" mailan zilarrezko domina lortu zuen bakarlari gisara; "Old Mrs. Monika", "Haurtxo polita" eta "Indiana Jones" kantak jo zituen. 

Abenduaren 20an Soinuak musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Bastero Kulturgunean. Akordeoia, gitarra eta panderoa joko dute. Eskolako txikienak ere bertan egonen dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!