Euskaraldia antolatzen hasteko bilera

Jon Ander Ubeda 2019ko abe. 11a, 18:22

Aurreko Euskaraldia antolatu zuten eragileek eta Udalak 2020ko ediziokoa antolatzen hasteko deialdia luzatu dute. Ostegun honetan izango da Arrate pilotalekuko bilera gelan, 18:30ean hasita. Bertaratzen denak zer nolako konpromisoa har dezakeen adieraziko du, laguntza puntuala ala iraunkorra izan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!