PSE-EEk eta EAJ-PNVk agintaldirako ildo estrategikoak aurkeztu dituzte

Jon Ander Ubeda 2019ko abe. 20a, 12:42

"Andoain Elkarlanean" izenburupean aurrera eramateko zortzi akordio estrategiko eta 65 neurri zehatz adostu dituzte. Gaurkoan sozialistek eta jeltzaleek Udal aurrekontu proposamenerako eta legegintzaldi osorako adostasuna irudikatu dute.

Maider Lainez alkatea eta Marijose Izagirre alkate-ordea bozeramaile lanetan aritu dira, eta alboan izan dituzte PSE-EEko gainerako 4 zinegotziak eta EAJ-PNVko 3 zinegotziak. Agerraldiari eman dioten garrantziaren parekoa da, beraz.

"Herritarren partaidetzarako, gobernu onerako eta gardentasunerako dinamika berria" aurkeztu dute, "herritarrekiko elkarrekintza hobetetzeko. Helburua andoaindarrekin norabide biko komunikaziorako mekanismoak ezartzea da, ekintzen eta konpromisoen jarraipena egitea, eta horien betetze mailari buruzko kontuak aurkeztea".

Zortzi ildo estrategikoak

  1. Andoain Bizia: Gazteria plana, kultura eta aisialdi mailako hobekuntzak, etab.
  2. Andoain Soziala: Kalitatezko arreta zerbitzua bermatzea, etab.
  3. Andoain Hazkundean: Auzo guztientzat zerbitzu berberak izatea sustatzea, etab.
  4. Andoain Lehiakorra: Eskualdeko garapen agentzia, etab.
  5. Andoain Jasangarria: Klima aldaketaren aurka, etab.
  6. Berdintasunaren eta aniztasunaren Andoain inklusiboa: Herriko emakume elkarteekin elkarlana, etab.
  7. Euskararen Andoain: Hizkuntza-eskubideak bermatzea, etab.
  8. Elkarbizitzaren Andoain: Memoria inklusiboaren sustapena, etab.

2020ko Udal aurrekontua 23,5 milioi eurokoa izango da

Hainbat neurri zehatz iragarri dituzte: Rikardo Arregi biribilgune berria, hobekuntzak ur sarean, Mimendiko arrapala, Eguneko arretarako zentroa sortzea, lorategien mantenurako kotratu berria ateratzeko partida, autokarabanentzako aparkalekua...

 

Erlazionatuak

Legegintzaldirako adostasuna

Jon Ander Ubeda 2019 abe 20 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!