'Los titiriteros' zirkua dator lehen aldiz Andoainera

Aiurri 2020ko urt. 8a, 18:54
Argazkia: Los titiriteros zirkua.

Urtarrilaren 10ean, 11n eta 12an eskainiko ditu saioak 'Los titiriteros' zirkuak. Sarrerak Ernaitza liburu-dendan daude salgai.

Trapezistak, pailazoak, ekilibristak, dragoi gizona, Disney-eko pertsonaiak... ikusteko aukera izango da 'Los titiriteros' zirkuan, Belabiko aparkalekuan. Ostiralean eta larunbatean saio bana eskainiko dute 18:00etan, eta igandean bi saio 12:00etan eta 17:00etan.

Sarrerak
5 euroko kostua du sarrerak haurrentzat eta 10 eurokoa helduentzat. Ernaitza liburu-dendan erosi daitezke, edota zirkuko mugikor zenbakira mezua bidalita: 655 463 380.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!