Andoain Laburrean bideo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 10a, 18:05

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak eta ESCIVIk (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola) antolatutako Andoain Laburrean bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Lehiaketa ezaguna eta zorrotza da, epaimahaikide ezagunez osatua. 

16 urtetik gorako andoaindarrei zuzendutako lehiaketa martxan dago jada. V. Andoain Laburrean bideo lehiaketan parte hartzeko aukera izanen da urtarrilaren 30era arte. 

Bideoari dagokionez euskarazkoa izatea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, gaia librea dela jakinarazi dute antolatzaileek eta ez da beharrezkoa Andoainera mugaturik egotea. 

Bideoak My Air Bridge bidez bidal daiteke euskarazerbitzua@andoain.eus postara; edo Andoaingo Udaleku Euskara Zerbitzuan ere entregatu daiteke, 8:30etatik 14:00etara.

Lehenengo hiru irabazleentzako saria egonen da, 400, 200 eta 100 eurokoa hurrenez hurren. Epaimahaiari dagokionez, hiru adituk osatuko dute; hala nola Uxue Jimenez (argazki zuzendari laguntzailea), Aitor Goenaga (kamera operadorea) eta Gaizka Izagirre (telebista eta sarietako kritikaria). 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!