Iraganean, euskal musikagintzan bere tokia irabazi zuen taldea da Lorelei. Urteetako isilunearen ondoren, 2020ko hasiera honetan Euskal Herrian barrena zuzenean aritzeko asmoari berrekin diote. Lehen emanaldia Andoainen izango da, ostiral honetan. Laukotean arituko dira, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikarien laguntzarekin. Sarrerak salgai daude, Basteron eta baita telematikoki ere. Ostiral honetan beren betiko jarraitzaile asko Andoainera hurbilduko direla espero da.