Inauteriak antolatzeko bigarren bilera Urigainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 15a, 10:58

Urtarrilaren 21ean inauteriak antolatzeko bigarren bilera egingo da Urigain Etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, jaien programa itxiko dutela adierazi dute. Horrez gain, otsailaren 10 eta 14 bitartean, desfilean parte hartu nahi duten konpartsek izena eman beharko dute Bastero Kulturgunean.

Konpartsekin bilera

Otsailaren 17an desfilea antolatzeko konpartsa guztiekin bilera egingo da Urigain Etxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan.  

Oharra: Lokala ez dutenentzat ezinbestekoa izango da izena ematea, eta ahal bezain laster egitea gomendatzen da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!