Dantzaren garrantzia azpimarratu nahi izan zituzten, euskaldunak denbora luzez erabili duen adierazpidea izan baita. Dantza ezberdinak eskaini zituzten, eta une askotan taula gaina dantzariz beterik zegoen. Basteroko bi emanaldietan, gainera, Errenteriatik etorritako dantzarik lankide izan zituzten. Bi emanaldiak ere bereziak izan ziren, bi saio horietako irudiekin DVDa argitaratuko baitute.
Ikuskizun berriena eskaintzearekin batera, kantu ezagunenei tartea eskaini zieten. Besteak beste, "Euri tanta" eta "Maite zaitut". Ahaztu gabe, Yogurinha Boroba kantaria izan zela atzoko gonbidatu berezia. Harekin batera "Sentipenak askatu" bere kanturik ezagunenetarikoa eskaini zuten.