Ion Belokik eta Unai Ormaetxeak Larramendi Egunean abestutako bertsoak entzungai eta irakurgai

Aiurri 2020ko urt. 28a, 16:23

Larramendi Eguna berezia izan zen. Jendetza bildu zen plazara Ezina Ekina egitasmoa burutzera, eta tartean Ormaetxea eta Beloki andoaindarrek bi bertso abestu zituzten. Bertsoen ostean, 500 andoindarrek plaza argiztatu zuten. Mexico Lindo y Querido kantaren doinua erabili dute bertsoetan.

Ion Belokik eta Unai Ormaetxeak Larramendi Egunean kantutako bertsoak entzungai eta irakurgai daude.

Famili ezberdinetan
gintuztela denok hezi,
baina hizkuntzak gintuen
elkarri lotuak hertsi.
Batzuentzat traba gara
komunikazio hesi,
baina ardura hontatik
jada ezin gera jetsi.
Etxeetatik kalera
gaur, bihar edota etzi,
euskerak ez baitu hemen
gutxiagorik merezi (bis).
Arrunt jokatzeagatik
ezteu izan nahi berezi.

Euskararen alde gaude
hori badakit jakina,
horregatikan izan du
gaurko honek eragina.
Honera etorri eta
goitik da ezberdina,
egunero nahiko nuke
ikusi jendea adina.
Euskararen olatuai
eman bultzadik handina,
zeren gure herri hontan
oi falta da alajaina (bis).
Ezina bihur dezagun
gaurko honetan egina.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!