U30 Greba Orokorra

Kotxe karabana eta kazerolada Greba Orokorraren bezperan

Aiurri 2020ko urt. 29a, 21:39

Greba Orokorraren bezperan kotxe karabana irten da Makaldegitik eta kazerolada egin dute udaletxearen aurrean. Horrez gain, bihar egingo diren ekintzen berri ere eman dute kazeroladaren ostean.

Hona hemen Andoaingo Greba Orokorreko hitzorduak:

05:30 Kotxe karabana, Zumea plazatik.

09:00 Kalez kale oinez, Goikoplazan hasita.

11:10 Donostiako manifestaziora joateko elkartuko dira, Makaldegian.

11:45 Manifestazioa Amaratik.

17:00 Manifestazioa, Goikoplazatik.

19:00 Eskualde mailako manifestazioa Hernanin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!