U30 Greba Orokorra

Lan munduan geldialdia nagusi da

Jon Ander Ubeda 2020ko urt. 30a, 08:52

Herriguneko pabilioi ezberdinetan grebaren deialdia handia izaten ari da. Enpreseta gehienetako aparkalekuei begira nabaria da greba deialdia dagoela. Dena den, enpresa batzuetan greba ez da erabatekoa. Hainbat fabrika eta negozioetan hainbat langile lanean ari dira. 

Goizean goizetik kotxe karabana lan munduko sektorean eragiteko lanean ari da. Aurretik, enpresa askotako langile batzordeek greba deialdiarekin bat egin zuten. Gaur egunean zehar hitzordu ezberdinak izango dira. Goizean zehar kotxe karabana deitu dute, eta eguerdirako manifestazioa Donostian. Arratsaldeko 17:00tan manifestazioa izango da Andoaingo kaleetan, Goikoplazatik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!