Jubenil mailako Leizaran taldea Euskal Ligara igo da

Aiurri 2020ko ots. 4a, 08:45

Leizaran eta Urnieta Guria Jetetxea taldeek Euskal Ligarako postua jokatu zuten igandean. Andoaingo taldea gehiago izan zen partida guztian zehar, eta Urnieta Guria Jatetxeak ez zuen partidan sartzea lortu.

Andoaingo eta Urnietako taldeek Euskal Ligako igoera fasea jokatu zuten asteburuan Andoaingo Allurralde kiroldegian. Hiru partida jokatu zituzten, Pulpo, Leizaran, Urnieta eta Loiola Indautxu taldeen artean. Azkenean, Pulpo eta Leizaran taldeak igo dira Euskal Ligara.

Partidak ostiralean, larunbatean eta igandean jokatu zituzten, eta bi taldeek maila handia erakutsi zuten lehenengo bi partidetan. Urnietarren eta Andoaindarren kasuan, azken partidan jokatu zuten Euskal Ligan parte hartzeko azken postua. Andoaindarrak fin aritu ziren defentsan eta erasoan. Bestalde urnietarrek arazoak izan zituzten hasieratik Andoaingo taldeari aurka egiteko, 27-43ko markagailuarekin amaitu zen partida. 

Esanak esan, bi taldeek denboraldi bikaina egin dute, eta emaitzak asteroko sailkapenean ikusi dira. Orain bi taldeak datozen partidei begira jarri beharko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!