Nora Mendizabal andoaindarrak binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa jokatuko du

Aiurri 2020ko urt. 25a, 17:48

Nora Mendizabal Gazteleku Pelota Elkarteko jokalariak Patri Espinarrekin jokatuko du txapelketa; Espinarrek pasa den urtean irabazi zuen Emakumea Pilotaria Txapelketa Urienekin batera.

Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu zuen pasa den denboraldian Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Aurten bigarren edizioari jarraipena emango zaio; hain zuzen ere, ostiral honetan (2019-12-20) ekingo diote txapelketaren bigarren edizioari, Azkoitian eta Azpeitian. Finalak, berriz, otsailaren 15eko asteburuan jokatuko dira.

10 bikotek eman dute izena: bost bikotek lehen mailan lehiatuko dute, eta beste botek bigarren mailan. Iaz bezala, klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehia orekatzeko eta hobetzeko asmoz. Hauexek dira edizio honetako parte-hartzaileak:

Pasa den urtean bezalaxe, klub ezberdinetako jokalariak nahastu dira, lehiaketa orekatzeko eta ikusgarritasuna emateko. Hauexek izango dira bigarren edizioko bikoteak:

1. maila

  • Espinar-Nora Mendizabal
  • Larrarte-Badiola
  • Araiztegi-Orbegozo
  • Arrieta-Maddi Mendizabal
  • Bergara-Arrillaga
     

2. maila

  • Zubizarreta-Etxeberria
  • Tolosa-Arraiza
  • Maddi Unanue-Oihana Unanue
  • Barrocal-Agirre
  • Arteaga-Ugartemendia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!