Andoaingo Piano Jaialdia

Jendetza dabil Bastero inguruetan

Jon Ander Ubeda 2020ko ots. 8a, 12:34

Zapi laranjaren asteburua izango da honakoa, Andoaingo Piano Jaialdiaren 15. edizioko identifikazio ikurra horixe baita. Jendetza dabil herrigunean, guztiak ere Bastero Kulturgunearen ingurura gerturatzen direnak. Ekitaldi aretoan zein Auditorioan gaur eta bihar ia 700 musikari gazte taula gainera igoko dira.

Euskal Herri osoko musikariak dira, baita Euskal Herritik kanpoko bat edo beste ere. Pianoaren hiriburua dela diote antolatzaileek, eta arrazoirik ez zaie falta. Musikazale orori zabaldutako ekimena da, edonork bertara sartzeko aukera baitu. Banaka, binaka eta baita hirunaka ere pieza ugariz gozatzeko aukera dago. Maila ona erakusten ari dira, eta horietako batzuk maila bikaina.

Argazki bilduma honetan ikus daitekeenez ekimen betean dira antolatzaileak, bolondresak, epaimahaikideak, ikusleak eta nola ez musikari gazteak. Eurak dira jaialdiko protagonista nagusiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!