Parte hartze prozesuari ekingo dio Udalak

Aiurri 2020ko ots. 11a, 08:26

Aste honetan eta hurrengo astean, Andoaingo Udal Gobernu taldeak "Andoain Elkarlanean" egitasmoa azaldu nahi die auzotarrei. Sei bilera ezberdinetan gobernu planaren berri emango da, herrigunean egingo den bilera sortan. Auzo ezberdinetako biztanleak egun zehatzera hurbiltzera deituta daude.

Udal gobernu berriak Andoain Elkarlanean egitasmoa herritarren artean aurkeztu nahi du. Hauxe da defendatzen duten filosofia: “Dinamika hori herritarren partaidetzarako, gobernu onerako eta gardentasunerako bidea izan nahi du; bertan, norabide biko komunikazio-mekanismoak ezarriko dira andoaindarrekin, hartutako jardueren edo konpromisoen jarraipena egingo da eta horien betetze-mailari buruzko kontu emango da. Liburuxka honetan, gainera, 2019-2023 legegintzaldiko planaren 8 jarduera-ildo estrategikoak jasotzen dira, baita gobernutaldeak bultzatuko dituen 65 neurri zehatzak ere”.

Otsailak 11, asteartea

  • Aiztondo, Karrika, Martin Ugalde, Etxeberrieta, Aita Larramendi.
  • 18:30. Bastero.

Otsailak 12, asteazkena

  • Agustin Leiza, Doktor Huizi, Kale Nagusia, Juan Bautista Erro, Ondarreta-Joakin Larreta.
  • 18:30. Ondarreta ikastetxea - Escuela Ondarreta (Kale Nagusia, 4)

Otsailak 13, osteguna

  • Arrate- Nafarroa, Elizondo, Goiko Plaza, Galardi, Extremadura, Plazaola
  • 18:30. La Salle Berrozpe ikastetxea (La Salle hiribidea, idazkaritza).

Otsailak 17, astelehena

  • Alejandro Calonge, Sorabilla, Goiburu, Buruntza, Leizotz.
  • 18:30. Urigain.

Otsailak 18, asteartea

  • Kale Berria, Zumea, Olagain, Aingurasutegi, Belabi, Txitibar.
  • 18:30. Bastero.

Otsailak 19, asteazkena

  • Rikardo Arregi, Bazkardo, Ama Kandida, Kale Txiki, Manuel Lekuona, Arantzibia
  • 18:30. Aita Larramendi Ikastola (Rikardo Arregi kalea).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!