Ia aste bete pasa da Zaldibarko zabortegia maldan behera jauzi eta bi langile desagertu zirela. Andoaindik gure elkartasuna adierazi nahi diegu beraien familia eta lagunei.
Geroztikan, etengabe informazio kezkagarria ari da ateratzen beldurra eragiten duten hitzez beteta, amiantoa, lindanoa etab aspalditik genuen zaborren kudeaketa garbia ez zenaren susmoa eta tamalez gure susmoak bete egin dira. Ordezkari politikoak ixilik, gaia desbideratuz eta desagertuen familiei erantzunik eman gabe. Ez dago eskubiderik, lotsa gutxi izan behar da gure osasunarekin jolasteko. Urtetan hondakin politika arduragabe eta interesatuak bultzatu dituzten horiek dira gaurko Zaldibarko erantzuleak eta aurki piztuko duten erraustegiaren arduradunak. Arduradun horiek herrigune handietan zaborra sortzea lehenesten dute erraustegiak jatekoa izan dezan, Gipuzkoa erdian baino gehiago gauzak txukun egiten ari direnean. Arduragabekeria berriro. Zaborraren mafia lehertu da eta azken arduradunak sortutako kaltea ordaintzea eskatzen dugu, bestelako politika arduratsu bat bezain beste.
Zeinen eskuetan gaude? Negozioa bakarrik axola zaie agintariei?
Bestalde, otsailaren 29an 17:00 Donostiako Easo plazatik, larunbata, Larreko Mahaiak manifestazioa deitu du. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.