2020/02/18 17:00 - 19:00

Lehiaketa

Inauterietako maskara lehiaketa

Inauterietako maskara lehiaketa
Bastero Kulturgunea, Andoain

Oinarriak:

Maskarak edozein materialez egin daitezke, beti ere aurpegiari egokituz.

Gaia librea da.

Begitako maskara aurkeztuz gero, nahitaez, aurpegia kopetaren erditik sudur azpiraino estaltzen dutenak izan beharko dute.

Lanak Basteron aurkeztu beharko  dira otsailaren 18an, 17:00etik 19:00ra.

Aukeratutako Epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak.

Sariak adinaren arabera banatuko dira: 2012-11, 2010-09, 2008-06.

Sari banaketa Urigainen izango da otsailaren 20an, 18:00tan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!