Gaztelekuk pilota eskolako bazkide egiteko egitasmoa martxan jarri du

Aiurri 2020ko ots. 13a, 21:34

Gaztelekuk euren elkarteko bazkidetza martxan jarri du eta zenbait abantaila eskainiko ditu pilota elkartearen zati bilakatzeagatik. Bazkidetza urtero berritu beharko da.

2020 urtea abiatzearekin batera, Gazteleku pilota elkarteak bazkide izateko aukera eman nahi die pilota zaleei. Gaztelekuk adierazi duenez, "Iruditzen zaigu bazkideak elkarte baten zati garrantzitsua direla, elkartean ematen duten laguntza kontuan harturik. Bide batez, pilota eskolaren parte sentiarazi nahi zaituztegu, guztion artean elkarte hobea eraikitzen jarrai dezagun".

Esanak esan, bazkidetzak abantaila batzuk dakarzki; besteak beste, pilotako materialean beherapenak, Andoainen sarreerarekin izan daitezkeen pilota jaialdietan beherapena,  Gazteleku pilota eskolako berriak E-postaz edo WhatsAppez edota Hainbat zozketatan parte hartzeko aukera.

Guzti horrekin batera kuota bat ordaindu beharko da; kuota pertsonala urteko 30 eurokoa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31era) eta enpresa edo komertzioentzako kuota 60 eurotik hasita nahi adina. Ordainketa domiziliatua, transferentzia bitartez, metalikoan edota BIZUM bidez egin ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!