Nora Mendizabalek ezin izan du garaipena eskuratu Emakumea Pilotari txapelketan

Aiurri 2020ko ots. 15a, 16:28
Nora Mendizabal eta Patri Espinar pilotariak

Partida gogorra eta oso parekatua izan da Zestoan jokatutakoa. Gutxiengoagatik irabazi dute Arrieta eta Mendizabalek, 22-21.

Zestoan jokatu den finalean Mendizabal-Espinar bikoteak ezin izan du garaipena eskuratu Arrietaren eta Mendizabalen aurka. 22-21eko markagailuarekin amaitu da norgehiagoka.

Partida gogorra eta luzea izan da, tanto luze ugari jokatu dituzte. Oro har partida oso parekatua izan da, baina azken unean pare bat akats egin dituzte eta garaipena lortzeko aukera ihes egiten utzi dute. "Pena ematen dit partida galdu izana, oso parekatuta eta borrokatua izan delako. Partida hauek akats gutxien eigten dituen bikoteak irabazten du".

Esanak esan, txapelketa ona egiten dute Espinarrek eta Mendizabalek; maila onenean egotea merezi dutela argi erakutsi dute txapelketa osoan zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!