Auzoz auzoko bosgarren bilera egin dute Basteron

Jon Ander Ubeda 2020ko ots. 18a, 20:51

Basteron egin da “Andoain Elkarlanean” egitasmoaren bosgarren bilera, eta oraingoan Aingurasutegi, Belabi, Zumea, Kaleberria eta Txitibar aldeko bizilagunak deituta zeuden. Landa eremuko bilerara jende asko hurbildu bazen ere, gaurkoan kopurua txikia izan da.

Galde-erreguen atalean, langilegora aurrekontu osoaren herena baino gehiago bideratzen dela eta, herritar batek gainerako herriekin alderaketarik egin ote den galdetu du. Lainezek adierazi dio Andoain Lasarte-Oria edo Urnieta bezalako herrien gainetik dagoela. Alegia, Andoainen gastu handiagoa bideratzen dela langilegora. Lehen bi partidak kontutan hartuta, Langilegoa eta Zerbitzuak, udalaren jardun osoaren %84a bi partida horietara bideratzen direla erantsi dio alkateak. Herritar berdinak, jubilazioen kasuan, Udal lanpostua ordezkatzeko zein prozedura jarraitzen den galdetu du. Erantzun diotenez, kasuaren arabera hartzen da erabakia.

Espaloi askotan piboteak jartzen direla eta, ez ote diren gehiegi adierazi du herritar batek. Espaloietan gehiegi jarrita daudela, eta bertan gaizki aparkatuko lukeen gidariari zaintza lana Udlatzaingoak egin beharko liokeela erantsi du. Gerora, eta gai honi lotuta, Aingurasutegiko bizilagun bat kexu agertu da inguru hartan ibilgailuak espaloiaren gainea uzteko joera handia delako. Ezinduen kasuan, espaloian ibilgailu bata aparkatuta topatzea arazoa dela gaineratu du.

Irisgarritasunari dagokionez, Bastero inguruan eta Kale Nagusian irristakor dauden espaloiekin kezka agertu da. Baita kaleen garbitasun eskasarekin. Zaborrontzi gehiago eskatu ditu herritar batek.

Aingurasutegiko auzotar batek Exkerreneako aparkalekuaren eraginez etxea hautsez betetzen zaiela adierazi du. Eta euria egiten duenean aparkalekua putzuz betetzen delako kexa agertu du. Gune hori pribatua dela erantzun dio Izagirre alkate-ordeak, eta hori asfaltatzeak gastu handia suposatuko lukeela adierazi dio.

Adineko herritar batek Allurralde inguruetan, asteburuari begira bereziki, WC zerbitzua eskatu du. Eta baita eserleku gehiago, bereziki Txistoki alderako bidean.

Eserkeluak eskatu dira Aita Larramendi kalerako ere. Eta inguru hartan abiadura murrizteko neurriak hartzeko eskatu dute. Berriki, beste istripu bat egoteko aukera handiak izan direlako. Inguru hartan semaforoa laster jarriko dutela erantzun dio alkate-ordeak.

Kaleberrian, Tolosako norabidean dagoen bus geltokian eserleku bat jartzeko eskaera egin du, beste herritar batek. Kaleberriko biribilgunean mastatik zintzilik dagoen ikurriña berritzeko eskaera egin du herritar berdinak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!