Aimar Murua gaztea, Euskal Herriko txapelduna mendi eskian

Xabier Lasa 2020ko ots. 19a, 13:00

Aimar Murua Andoaingo gazteak Mendi Eskiko Euskal Herriko txapela jantzi du kadete mutilen mailan, joan den asteburuan. Txapelketa Panticosako parajeetan jokatu zen, Euskal Mendizale Federazioak antolatuta. Junior nesken mailan, Sara Arregi oñatiarra gailendu zen. Senior mailetan, berriz, Iñigo Martinez de Albornozek eta Nahia Quincocesek eskuratu zituzten txapelketak. Argazkian, Aimar Maddi Elizasurekin batera ageri da, San Juan jaietan orain bi urte ospatu zen kros mixtoan, gazteen mailan irabazleak izan baitziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!