Inauteriak 2020

Erraldoi eta buruhandien konpartsa inauterietan

Jon Ander Ubeda 2020ko ots. 22a, 12:49

Goikoplazatik abiatu da Andoaingo Erraldoien eta Buruhandien konpartsa, eta Baster plazan geldialdia egin eta gero, Kale Nagusirantz abiatu da. 

Piskanaka karroza eta konpartsak herrigunera gerturatzen ari dira. Eguraldia lagun, gaurkoa ospakizun parte hartzailea izango da. Erraldoiak eta buruhandiak izan dira jaia sustatzen lehenetakoak.

Gaurko egitaraua:

  • 11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Anbrosia Olabide, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea plaza.
  • 12:00 Mozorroak nahiz konpartsak, kalez kale.
  • 17:00-20:30 Inauteri desfilea, txarangarekin batera. Ibilbidea: Txitibar plazatik Goikoplazara.
  • 23:00-03:00 Gazte jai disko festa Nafarroa plazan.
Erlazionatuak

Erraldoiak eta buruhandiank

Jon Ander Ubeda 2020 ots 22 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!