2020ko Martxoak 8

Bederatzigarrenean ere ekitaldira hurbildu direnak hunkitzea lortu dute

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 7a, 14:19

Eguraldiagatik ibilbidea tokiz aldatu eta Pausoz Pauso martxa-kalejira Ondarreta ikastetxean egin da. Bertan adierazitakoa eta ikusitakoa hunkigarria izan da. 

Komunitatea indartzeko ekitaldi bakan eta berezi horietakoa da. Balio erantsiarekin, gainera: Berdintasunaren alde zabaltzen den mezu indartsua. Omenduak belaunaldi ezberdinetako emakumeak dira, alor askotarikoak, bakoitza bere aletxoa jarriz gizarte bizitzan emakumea lehen lerrora ekartzea lortzen ari direnak.
Ekitaldia musika, dantza, bertsoa, zumba eta performancearekin aberastu da. Ohi bezala, Jone Larrañaga kazetariak ekitaldia maisuki gidatu du. 

Erlazionatuak

Pausoz pauso martxa kalejira

Jon Ander Ubeda 2020 mar 08 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!