2020ko Martxoak 8

Andoaingo kaleak zeharkatu ditu uholde feministak

Mikel Arberas 2020ko mar. 8a, 16:05

Jende andana bildu da Goikoplazan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta aldarrikapen feminista egiteko. Ehundaka pertsona bildu dira Goikoplazatik Zumea plazara egin den kale-agerraldian.

Esan bezala, jendetza batu da eguerdiko 12:00tan hasi den manifestaziora. Aldarrikapen anitz egin dira kaleak zeharkatzen ziren bitartean. Horrez gain, nazioartean oso ezaguna egin den "Un violador en tu cámino" abestia ere kantatu dute. 

Esanak esan, Zumea plazan bildu dira kale-agerraldiko parte hartzaileak, eta Maialen Mujikak adierazpen batzuk esan ditu; Mujikak argi adierazi du, "borroka egun izugarria antolatzen ari gara", kalera irten diren emakume guztiei erreferentzia eginaz.

Eguerdiko 14:00etan emakumeen bazkari autogestionatua egiten ari dira Txoperan. Arratsaldean, berriz, 18:00tan manifestazioa abiatuko da Boulevard-etik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!