Koronabirus-ek eragindako Alarma Egoera dela-eta, “Andoaingo historiari buruzko ikerketarako dirulaguntzetara” aurkezteko epea luzatu egingo da, hasiera batean, apirilak 30 arte. Egoeraren arabera aginteek markatu dezaketen epeak aldakorrak direla kontutan hartuta, beti ere. Proiektuak Udal Artxiboko emailetara bidali ahal izango dira, honako helbideetara: konartxiboa@andoain.eus eta artxiboa@andoain.eus. Edozein zalantza argitzeko deitu telefono hauetara: 943 300 830 (344 / 347 luzapenak).
2020 ots 20 Andoain