Koronabirusa

Animozko hitzak Sorabillatik

Aiurri 2020ko mar. 29a, 12:00

N1 errepideko gidariek "Animo" dioten bi pankarta ezberdin ikus ditzakete, Sorabilla paretik igarotzean. Harrera etxeko balkoian jarri dago bat, eta metro gutxira kalean bestea. Harrera Etxeko kideek elkartasunezko mezua zabaldu nahi diete auzotarrei, eta paretik pasatzen diren bidaiariei.

Harrera Etxetik gizarte bizitzan integratzeko ekimen betean dira. Martxoaren 8ko martxa-kalejiran parte hartze aktiboa izan zuten, urrutira joan gabe. egun hauetan elkartasuna adierazi nahi izan dute, pankarta handi horien bitartez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!