Eskertza-gutuna:
Ama hil da, min ematen du idazteak eta ezinezkoa zait berbalizatzea. Min horrez gain, sentsazio erantsitak. Familiarekin kontaktu falta: besarkada, musuak, familiaren eta lagunen berotasuna. Eta agurraren hoztasuna. Lau semeetatik bakarrik hiru, hilerriaren isiltasun ikaragarrian.
Ama, ez zenuen merezi zenuen hileta izan baina gauza bat kontatzen utz iezadazu: zure lurperatzea izan zeneko gauan Kaletxikiko zure bizilagun guztiak euren etxeetako balkoitara kandelak piztuta irten ziren. Erabateko isiltasuna biolinaren eta pianoaren laguntzaz “Xalbadorren heriotzean” entzuten zen bitartean.... Ama, bai, azken agur ederra izan zenuen, merezi zenuena, zure auzoko lagunen eta etxekoen babesean. Min sailkaezinetik Kaletxikiko auzotar guztiekiko eskertza infinituraino.
Asun Zalakain Garaialde