Al alba euskaraz, Auteren heriotzean

Aiurri 2020ko api. 5a, 12:49

Banda Errepublikanoak Luis Eduardo Auteren Al alba  abestia euskarara ekarri zuen iaz, Sebastopol dantzari taldeak lagunduta. 

Iazko apirilaren 13an, frankismoak Andoainen zapaldutako herritarren aldeko omenaldi ekitaldian izan zen. Frankismoaren biktimentzat egia, justizia eta aitortza eskatzen duen Oroituz elkarteak bereziki gogoan hartu zituzten 1975eko irailaren 27an Francok fusilatu zituen bost borrokalariak, eta horietako biren –Txiki eta Otaegi– senitartekoek hitz hartu zuten ekitaldian zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!