Ama

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 13a, 19:19

Bere deia nuen, 3 segundu iraun zuen telefono deia. Dei galdua. Eta, jarraian, deika hasi nintzaion. Behin, birritan, hirutan. Ez zuen telefonoa hartzen. 'Ordubetera ez badu deia hartzen, etxera hurbilduko natzaio', erabakiak hartzen hasita nengoen. Afaria prestatzen ari nintzela amaren deia jaso nuen. Leihotik begira, bizilagunekin hizketan jardun zuela adierazi zidan. Eta guztia normaltasunera iritsi zen. Konfinamenduak ezarritako normaltasunera.

Gure amari hitzak

 

Orain diotsut guzti hau, ama,

Haur nintzela

Zure ezpainetatik ikasi nituen

Hitz eztiak bezain dultzeak

Itzuli nahi dizkizudalako.

 

Ez daukat, ama, zure samurtasuna!

 

Nik, poeta izaten

Ahalegintzen naizen arren,

Ez daukat

Hitz gozorik,

Errazik,

Gardenik,

Amoltsurik,

Zuk, ama laztana,

Obatu ninduzuneko

Hitzak bezalakorik.

 

Eromena da agian

Amodiozko hitzak gatibatzeko eta

Zuretzat kantu bat moldatzeko ahalegin hau.

 

Bizitako

Bizitza pobreak agian

Lehortu dit samurtasunaren iturria

Eta horregatik dira hitz hauk

Sukarria bezain lehorrak.

 

Begiratu:

Ez daukat hitzik,

Baina bular osoa betetzen didan

Zotina daukat.

(Itsaso Handia. 1963)

 

Gure amari hitzak, Manuel María (Susa, Poema Naufragoak)

Joseba Sarrionandiak euskaratuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!