Loaldia

Maddi Trutxuelo & Joni Ubeda 2020ko api. 19a, 21:00

"Argazki onenak gauez ateratzen dituzunak dira". Emoji-sortarekin batera iritsi zait mezua. Loaldiari kendutako ordutan ateratakoak dira horiek guztiak. Ona, onena... erlatibitatearen teoria berrikustera noa.

HILTZEA BEZALAKOA
 
egunsentiaren zain egotea
erlojuari adi zeruari so
begiak bildu gabe
hiltzea bezalakoa
da bizitzea
 
zerua ez da inoiz lehertzen
erlojuak betirako geldi
zahartzaroa etor bedi
azkarrago
mesedez
 
bost ordu ohean mugitu gabe
bost ordu buruan esaldia
bost ordu gehiago
datozela gehiago
badatoz gero

Itzulera, Martin Bidaur (Susa, 2017)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!