Iraganaren eta orainaren leihoa

Gaztetxe zaharra, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko api. 24a, 19:49

Egun, Aita Larramendi kaleko gaztetxea soilik ezagutuko dute gazte gehienek. Bada, arestian, Zumea kalean zegoen gaztetxea, baina, urteetan, disko denda, ardotegia eta, azkenik, EH Bilduko egoitza bilakatu da. Harrigarria da kaleak zenbat aldatzen diren ikustea.

Gaztetxe zaharrak milaka bizipen eta ekimen bizi izan zituen; esaterako, Green Day talde famatuak jo zuen. Gogoratzen dituzue bertako bizipenak? Egun, Andoaingo Gaztetxea bizipen eta istorio berriak sortzen ari da, kontzertu, bazkari, antzerki, bilera eta beste hainbat ekimenen bitartez.

Horra, Green Day taldearen kontzertua bideoz:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!