Danborradaren deialdiarekin bat egin dute hainbat herritarrek

Aiurri 2020ko mai. 3a, 14:08

Zumea plazan eta inguruko auzoetan danborrak entzun dira eguerdiko 12:00etatik aurrera. Hainbat herritarrek gogo biziz parte hartu dute etxeko balkoietatik; euren jantzi zuri eta danborrekin kaleak eta auzoak girotu dituzte. 

Kaletxikin ere giro bikaina jarri dute auzotarrek. Horrez gain, eguneko bitxikeriatzat mojek ere parte hartu dute danborradan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!