Herritar askok bat egin dute Jai Batzordearen deialdiarekin

Aiurri 2020ko mai. 3a, 14:25

Santa Krutz egunak esanahi berezia du andoaindar askorentzat, eta gaurkoan ikusi da oztopo guztien gainetik ere herritar asko festarekin gozatzeko prest daudela. Dozenaka herritar irten da leiho eta balkoietara, Jai Batzordeak egindako proposamenarekin bat eginez. Santa Krutz martxa joz, alaitasuna eta festa giroa eman diote igande eguzkitsuari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!