Iraganaren eta orainaren leihoa

Bazkardoko parkea, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko mai. 4a, 20:06

Guztiok ezautzen dugu Bazkardoko frontoia eta parkea. 2010. urtean parkeari bizitasuna eta kolorea emateko grafitiak egin zituzten. Hamarkadaren buruan koloreak iluntzen, zahartzen eta galtzen joan dira. Bereziki asko aldatu ez den arren, agerikoa da hormak izan dituen aldaketak.

Oraindik ere marrazkiak ondo antzematen dira eta koloreak baditu, baina ikusi daitekeenez, duela 10 urteko bizitasuna galdu du. Gogoan dituzue grafitiz margotutako Andoaingo horma gehiago?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!