Egun hauetan, Leitzaran aldeko mila eskaileretako kanalaren bidetik igaroz gero, 4 orkatz hilda ikus zitezkeen. Iberdrolaren zentrala hornitzen duen 13 kilometroko kanal zabal horretan dozenaka animalia itota hiltzen dira, sartzeko eta ateratzeko aterabiderik gabe. Datorren Aiurri hamaboskarian gai hori landuko da, luze eta zabal.