Iraganaren eta orainaren leihoa

Txistoki pasealekua, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko mai. 25a, 21:38

Goikoplaza aldeko eta Oria ibaiaren ertzean bizi diren biztanleen mugikortasuna errazteko eskilara mekanikoak martxan jarri zituzten Txistoki pasealekuan, duela hamairu urte.

2007ko uztailaren 26an eskilara mekanikoak ipintzeari ekin zioten, aurreko hilabeteetan azpiegitura berria txertatzeko lanean aritu eta gero. Aldapa malkartsua da, eta eskilara mekanikoak txertatzearekin, adinekoentzat mugikortasuna asko erraztu zen. Erabilera, ordea, gizarte osora zabaldu da. Asko eta asko baitira haur txikiak eta gurasoak, Aita Larramendi ikastolara doazenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!