“Denboraldi berriko arropa jarrita genuen itxi aurretik”

Aiurri 2020ko eka. 5a, 09:00
Mehrdad Ebadi eta Eli Lasa senar-emazteak Li dendako martxa berriro hartzen ari dira

Kale Nagusian kokatzen da Li arropa eta osagarri denda. Eli Lasa eta Mehrdad Ebadi senar-emazteek daramate dendaren ardura. Denboraldi aldaketa bete-betean harrapatu ditu Covid-19ak eragindako osasun-alarmak, eta ondorioz, denda itxita eduki behar izan dute.

Zenbat urte dira negozioa ireki zenutela?

Dendan 20 urte eta Andoaingo azokan 10 urte. Hortaz, 30 urte daramatzagu belarritakoak eta arropa saltzen.

Dendan dituzuen produktuetatik, zein da denetan bereizgarriena?

Belarritakoak saltzen hasi ginen. Tailer txikiekin egiten dugu lan: Kataluniakoak, Zaragozako tailer bat edota Andaluziakoak. Tailer txikietako jeneroa saltzen dugu. Horrez gainera, poltsak edota arropa ere saltzen dugu. Arropa ere kanpotik ekartzen dugu. 

Nire senarrarekin daramat negozioa aurrera, baina askotan bakarrik egoten naiz dendan. Horrelako denda bat Donostian ezinezkoa da. Langile gehiago beharko lirateke, gainontzean lapurretak egoteko aukera handiagoa legoke. Herri txiki batean bestelakoa da giroa. Andoainen ez dago horrelako arriskurik. Jendea lasai egoten da dendan, eta ni ere bai. Etxeko giroa da nagusi.

Osasun-alarma dela eta, nola eragin dizue denda itxita edukitzeak?

Otsailean udaberriko denboraldiko jeneroa jartzen dugu: bai belarritakoak, arropa, poltsak… Denboraldi berria prestatuta geneukan, eta bat-batean denda itxita. 

Lehenengo hilabetea gogorra izan zen: 'Nola moldatuko gara? Nola hasiko gara berriro?'. Neguko jenero dezente erosita geneukan, eta nire buruari galderak eginez pasa dut hilabete, zalantzaz beteta.

Nolako erantzuna jaso duzue herritarren aldetik?

Jendea oso lasai sartzen da, eta zein neurri hartu behar den galdetzen du. Maiatza normalean hilabete oso fuertea izaten da: jendeak arropa berria nahi du edo belarritakoak… Ezkontzak eta jaunartzeak ere izaten dira. Baina momentu honetan ez dago halakorik.

 

Elkarrizketa osorik, maiatzaren 29 eta 30ean harpidedunen artean banatu zuten 562 Aiurri hamaboskarian 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!