Iraganaren eta orainaren leihoa

Otietako auzoa, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko mai. 26a, 21:30

Otieta parkearen zati bat ikus daiteke argazkian. Gaur egun, udaran batez ere, erakargarri turistiko eta herrikoi handia da Otieta; bertan bainu bat emateko lekua, otorduak egiteko mahaiak edota Leitzaran Bisitarien Etxea aurki daiteke.

Esan bezala Leizotz auzoko gune hori oso erakargarria da, beraz, 2007an berrikuntza eta eraberritze lanari ekin zioten. Iraganeko argazkian ikusten den etxetxoa, gaur egun, Leitzaran Bisitarien Etxea da. Gune hau ekintzak egiteko eta Leitzaraneko txoko ezberdinak ezagutzeko gune aproposa da. Horrez gain, irismena edo ibilterrazagoa egiteko lurzorua aldatu zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!