Euskararen iragana eta etorkizuna uztartu nahi dituen egitasmoa

Aiurri 2020ko mai. 29a, 12:30

Andoaingo Udalak eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Garagorrienea izeneko egitasmoari hasiera emateko hitzarmena sinatu dute. 

Eguerdian ospatu da Garagorrienea egitasmoaren sinadura bilketa Andoaingo udaletxean. Andoaingo Udalaren aldetik Maider Lainez alkateak sinatu du eta Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren aldetik Ariane Obineta Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakariak. Mikel Arregi Euskara Batzordeko burua eta Andoni Álvarez, Petri Romero eta Teresa Santana zinegotziak ere sinadura ekitaldian izan dira, Euskara Batzordean ari baitira bideratzen ekimena.

Mikel Arregik adierazi duenez, "garbi dago belaunaldi gazte berrien esku izango dela euskararen erabilera aregotu eta sendotzearen erronka hurrengo urteetan. Eta garbi dago ere teknologia digital berriak ezinbestekoak direla egun eta ezinbestekoago izango direla oraindik etorkizun hurbilean. Euskara elkar komunikatzeko hizkuntza izango dela, belaunaldi gazte horiek teknologia berri horietan, euskaraz treba daitezen ezinbestekoa izango da; eta horretarako, Garagorrienea egitasmoak, teknologia berrien bidezko gazteen euskarazko ekoizpenak egin eta sustatzeko bideak zabaltzea itxaroten dugu".

Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakaria den Ariane Obinetak hartu du hitza ondoren: "Garagorrienea ekimenaren bidez, etorkizuneko egitasmo bat osatu nahi dugu, baina iraganean daukagun oinarri sendoetatik aberastuz. Guretzat iragan horren indargunea Manuel Larramendi bai bere obrak, bai bere garaia izan zen. Izan ere, oso garrantzitsua izan zen andoaindarraren lana, garai hartako euskalgintza zein euskaldunaren kontzientzia sortu zuelako, eta orduz geroztik zenbait bideri izan direlako Euskal Herrian.

Gehitu du, aurrera begira, Larramendi Kultur Bazkuna etorkizuneko komunikazioan eguneroko harremanetan euskara komunikatzeko eta bizitzeko hizkuntza izateko tresna dela. "Urrats hori belaunaldi berrien esku egongo dela gehitu du, eta hor erronka handia dugu. Bazkunak bere barnean ere hausnarketa sakona egin beharko du, ea gai garen erronka horri aurre egiteko edo ez".

Ariane Obineta Manuel Larramendi Kultur Bazkunako lehendakaria eta Maider Lainez Andoaingo alkatea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!