Andoaingo Euskaraldiak herriko komertzioen aldeko atxikimendua egin du

Aiurri 2020ko mai. 29a, 15:15

Koronabirusaren krisia dela medio, denda eta komertzio asko egoera txarrean geratu dira. Gauzak horrela, Andoaingo Euskaraldiak herriko komertzioak sustatzeko ekimena jarri du martxan. 

Andoaingo Euskaraldia dendari eta ostalariekin

Denda txikiek eta tabernek bizia eta kolorea ematen diote herriari. Eskaintzem duten tratu zuzenak arnasa ematen dio euskarari.

Horregatik, Andoaingo Euskaraldia Batzordeak andoaindarrei eskatzen die erosketak herriko denda eta tabernetan egiteko.

Andoain bizia nahi dugulako, erosi herrian, eta euskaraz bada hobe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!