Miranda pasealekuaren zati bat aisialdira bideratzea eskatu du EH Bilduk

Aiurri 2020ko mai. 31a, 08:30

EH Bilduk Udal Gobernu taldeari eskatu dio Miranda pasealekuaren zati bat herritarren gune berde bilakatzea eskatu dio. Irudi-muntaia argitaratu du, proposamena hobeto uler dadin.

Udaren atarian, herrigunea egoera berrira egokitzeko garaia dela uste du oposizioko lehen alderdiak: “Herritarrontzat espazio ireki, eroso eta seguruak behar ditugu. Eta norabide horretan udalari proposamen bat egin dezan eskatu nahi diogu. EHBilduk proposamen zehatz bat egiten dio udal gobernuari: Miranda pasealekuko zonalde berdea herritarron erabilpenerako bermatzea”.

Gunea egokitzea behar beharrezkoa da, proposamena aurrera atera dadin: “Une honetan, txakurrak modu askean ibiltzeko gune bezala funtzionatzen du. Eta bertan etzan, edo jolasean ibili nahi duenak badaki zer nolako arriskuak dituen. Horregatik, udal gobernuari eskatzen diogu:

- Zonalde horren antolaketa egin dezala, eta dagoen espazio guztia kontutan izanik erabilera ezberdinak bermatzeko modua jarri dezala, espazio nagusia herritarrok aisiaz gozatzeko espazio bezala erabiliz.

- Egun dauden txakur kakak garbitzea eta belarra modu egokian moztuta mantentzea.

- Egunero zaintza berezia egin eta pixkanaka herritarrak erabiltzen hastea bere aisialdiko gune bezala (jolasa, eguzkia hartzeko, ariketa fisikoa, irakurketa, herreman sozialak…)”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!