Ama Kandidaren jaiotzaren 175. urteurrena ospatu dute Kaletxikin

Aiurri 2020ko mai. 31a, 16:51

Gaur, maiatzak 31, Ama Kandidaren 175. urteurrena ospatu da Kaletxikiko elizatxoan. Emozioz eta alaitasunez jositako ekitaldia izan da.

Eguerdiko 11:55etan ateak itxi dituzte pertsonen edukiera mantendu eta errespetatzeko. Higiene eta segurtasun neurriak bermatuta ekitaldiari hasiera eman dio Dani Arizalak, zein, aurkezle lanetan aritu den.

Daniren aurkezparen ostean, minutu bateko ixilunea egin da Koronabirusak eragindako biktimen omenez eta, ondoren, Aner Portuburu gazteak irrintzia bota du. Honekin batera, Xabier Aranzetak (Toshack) bertso bat bota du. 

Esanak esan, musikak ere izan du bere lekua; Xabier Ariznabarretak, Borja Rubiñosek, Estitxu Sistiagak, Mikel Urdangarinek, Txitxuk eta Esnalek kantu ederrak jo dituzte. Amaieran Izaskun Aizpurua eta Gorka Duran Oinkari dantza taldekoek saio txiki bat eskaini dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!