Terrazen gaineko ordenantza berritzeko prozedura abiatu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2020ko eka. 4a, 08:31

Udalak ostalaritza sektoreko terrazen ordenantza berritu nahi du eta horretarako herritarren ekarpenak jaso nahi ditu.

Udal gobernuak 2019ko uztailean argitara eman zuen egitasmo berbera aurkeztu du, urtebetera. Orduko hartan deialdi berdina egin zuen, baina hortxe geratu zen stand by egoeran. Udalak orain ordenantza egiteko asmoa berreskuratu du.

Udalak ostalaritza sektoreko terrazen ordenantza berritu nahi du eta horretarako herritarren ekarpenak jaso nahi ditu. Testua landu du eta herritarrek de elkarteek parte hartzeko aukera izango dute. Honela dio oharrak: “Hogei eguneko epea zabaltzen da, uztailaren 2ra bitartekoa, parte hartu nahi duen edozein herritarrek, erakundek eta/edo elkartek iradokizun, proposamen edo alegaziorik egiteko aukera izan dezan”.

Aipatu epea agortuta, herritarrei, erakundeei eta elkarteei zuzenduriko bilera irekia deituko da landutako zirriborroaren gainean azterketa egin eta hausnartzeko.

Parte hartzeko modua:

  • Ataria zerbitzua, aurretik hitzordua eskatuz (943 300 830).
  • E-posta: ataria@andoain.eus
  • Webgunea: www.andoain.eus
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!