Hiru eguneko jaiak egingo dituzte Kaletxikin

Aiurri 2020ko eka. 9a, 15:19

Ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko dituzte, aurten, Kaletxikiko San Pedro jaiak. Ohar bidez jakinarazi dutenez, auzokide talde batek hartu du jaiak antolatzeko ardura:

"Ontza elkarteak aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki eta gero, Kaletxikiko auzokide batzuek aurtengo jaien ardura beraien gain hartzea erabaki dute, bizi dugun egoerari aurre egin eta auzoa alaitzeko. Egoera honen barruan festa desberdinak izango dira, beti ere osasun neurri guztiaknhartuaz, gure auzo kuttun hau alaitzeko jai bereziak antolatzea erabaki da. Festak ekainaren 26, 27 eta 28an izango dira.Gora Kaletxiki!!! Gora Ama Kandida!!!".

Egitaraua osatzeko lanetan ari dira bizilagunak egunotan, eta laster emango dute haren berri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!