Andoaingo EH Bilduk Udal Gobernuaren urteko balorazioa egin du

Mikel Arberas 2020ko eka. 12a, 20:10

Esparru guztietan atzerapausoak egon direla nabarmendu du EH Bilduk. Andoni Alvarez bozeramaileak adierazi duenez, "programa bateratu baten falta, eta gobernantza eredu bertikala izan da lehen urtebete honetan nagusitu dena". Honekin guztiarekin Bilduk oposizio eraginkorra egin duela gehitu du Alvarezek.

EH Bilduk hiru esparru nabarmendu nahi izan ditu atzerapausoaren ezaugarrietan sakontzeko:

  1. Lehenik “programa bateratuaren falta” egon dela adierazi du. 
  2. Bigarren esparru bezela,  “gobernantza eredu bertikala” nagusitu dela esan du Alvarezek.
  3. Hirugarrenik, EH Bilduk urte osoan zehar egindako lana baloratu eta oposizioaren bi zereginetan eraginkorrak izan direla nabarmendu nahi izan du Alvarezek.

Amaitzako, etorkizunean eraginkorrak izaten jarraitzeko asmoa jakinarazi du Andoni Alvarezek: "Andoaingo lehen indar politikoa gara, eta hori ardura handia dela uste dugu. Herritarrekin eta herri eragileekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa dugu, eta oposiziotik, gobernatzen egongo bagina bezala proposamen zehatzak egiten jarraituko dugu. Hori da eskatzen zaiguna, eta hori da egiten dakiguna”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!