Irribarrez Blai! egonaldiak antolatu dituzte Maialen eta Ainhoa Mujikak

Aiurri 2020ko eka. 15a, 12:32

Maialen eta Ainhoa Mujika ahizpek Irribarrez Blai! egonaldiak antolatuko dituzte ekaina eta uztaila bitartean. Haur kopurua mugatua izango da bi herritarren artean sortutako ekimena baita.

8-9 haurrez osatutako udaleku itxiak antolatu dituzte Mujika haizpek haurrek beraien artean harremanetan eta jolasean jarrai dezaten. Goizeko egonaldiak izango dira, baina gurasoek aukeratuko dituzte ordutegiak eta egunak; honela, beraien beharretara egokitu ahal izango dira. Prezioak eskaeraren araberakoak izango dira.

Izena emateko azken eguna osteguna eguerdiko 14:00etan izango da. Informazio gehiagorako 635 716 709 zenbakira deitu.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!