Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Hauteskundeetan mahaikide egon behar dutenen zerrenda argitaratu da

Aiurri 2020ko eka. 15a, 15:36

Dagoeneko ikusgai dago uztailaren 12ko hauteskundeetan mahai ezberdinetan egon behar duen herrikideen zerrenda. Bi hautesleku izango dira oraingoan, Arrate pilotalekuan eta Allurralde kiroldegian. Lehendakari, bokal edo ordezko izan zaren jakiteko beheko estekan klik egin behar da.

Gasteizko Legebiltzarreko 75 eserlekuak eta Lehendakaritza aukeratzeko prozedura aurrera doa, eta hauteskundeak datorren uztailaren 12an izango dira. Gipuzkoarrek hamahiru hautes-zerrenden artean aukeratu beharko dute.

Botoa ematea borondatezkoa da, baina bozketaren jarraipenean eta zenbaketan aritzea halabeharrezkoa da. Dagoeneko ikusgai dago langintza horietan uztailaren 12an lanean arituko den herrikideen zerrenda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!